ORTZADAR - IOAR ABESBATZA

Ortzadar-Ioar Abesbatza 1999an jaio zen, Santikurutze Kanpezun, kultura astea antolatzeko herri ekimen baten ondorioz, zuzendaritza ardura Mertxe García de Acilu izanda.
2003. urtean Arabako Abesbatzen Elkartean sartzen da.
Hamar pertsonez osaturiko hasierako taldeak ilusioa eta musikarekiko zaletasuna gehituz, egungo taldea finkatu zuen, 25 abeslari eta Jose Kerejeta zuzendari izanik 2010 urtetik hona.
Ortzadar-Ioar Abesbatzak kultura gertaera nagusietan parte hartzen du, Kanpezun, Arabako Mendialdeko zenbait herritan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta bestelako probintzietan, kontzertuak, jaialdiak eta beste abesbatzekin elkartrukeak eginez.
Bere errepertorio zabalean erdi aroko musika, klasikoa, erkijiozkoa eta polifonikoa biltzen dira, berreskuraturako herri kanta eta folklore errepertorioez gain.